Zerga araudia aplikatzeko irizpide administratiboak
Indar loteslerik gabe.
PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGA: BERRITASUN NAGUSIAK
Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistemaren erreforma eta zerga arloko beste aldaketa batzuk onesteko maiatzaren 9ko 1/2025 Foru Arauak berrikuntza eta aldaketa garrantzitsuak egin ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan (PFEZ). Horietako batzuek 2025ean izango dituzte ondorioak, eta beste batzuenak, berriz, 2026tik aurrera hasiko dira hedatzen.
Atal honetan, jakinarazi nahi da zein diren berrikuntza eta aldaketa garrantzitsuenak PFEZan, noiztik aurrera izango duten indarra, eta zer aplikazio irizpideri jarraituko zaion.
Aukeratu zein gairi buruz lortu nahi duzun informazioa: