Ir al contenido

Zerga araudia aplikatzeko irizpide administratiboak

Indar loteslerik gabe.

Gazteentzako gida fiskala: Bazoaz etxetik? Zure lehen lana hastera zoaz? Zerga sistemak ez zaitzala atzera bota!

Urte batzuk ikasi ondoren, iritsi da lanean hasteko eta independizatzeko unea. Ohartu zara urte hauetan guztietan erakutsi ez dizkizuten gauza gehiegi daudela: dela lana eta etxebizitza bilatzea, dela errenta aitorpena egitea.

Atal honetan, oinarrizko gida bat eskaintzen dizugu hurrengo aitorpenean kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuenei buruz, errenta kanpainari aurrea hartu eta, behin ondorio fiskalak ezagututa, egoki irizten dituzun erabakiak har ditzazun.

Gainera, gida honek ez baditu zure zalantzak argitzen edo haren edukia zabaldu nahi baduzu, informazio gehiago lor dezakezu bide hauek erabilita:

Zein gairi buruz dituzu zalantzak?