Ir al contenido

Zerga araudia aplikatzeko irizpide administratiboak

Indar loteslerik gabe.

KATASTROAN EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

Landa eta hiri lurreko higiezinen katastroetan landa eta hiri ondasun higiezinen datuak eta deskribapenak jasotzen dira, hala nola azalera, kokapena, mugaketa grafikoa, laboreak, eraikinen sailkapena eta erabilerak, balioak eta higiezinen gaineko jabetzarekin zer ikusia duten bestelako zirkunstantziak.

Datu eta deskribapen horiekin, higiezinaren katastro balioa esleitzen da, ondasun higiezinen gaineko zergaren ondorioetarako, besteak beste. Hori dela eta, Higiezinen Katastroetan jasotzen den informazioa eguneratuta egotea garrantzi handikoa da.

Hurrengo estekan, hiri lurreko ondasunen datu katastralak kontsulta ditzakezu:

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/katastroa/kudeaketa-tresnak/bilatu-hirilurren-katastroan-datuak

Hurrengo estekan, landa lurreko ondasunen datu katastralak kontsulta ditzakezu:

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/katastroa/kudeaketa-tresnak/bilatu-landalurren-katastroan-datuak

Higiezin baten inguruan katastroan ageri den informazioa ez badago eguneratuta, 800 eredua aurkeztu beharra dago.

Oro har, higiezinaren gaineko jabetza, gozamen edo azalera eskubide baten edo administrazio emakida baten titular diren pertsonak edo entitateak daude behartuta eredu hori aurkeztera.

Atal honen bitartez kontsulta dezakezu zein izapide egin behar diren eta zein dokumentazio aurkeztu behar den 800 ereduarekin batera, ondoren aipatzen diren alterazioetako bat gertatu eta haren berri eman behar bada Higiezinen Katastroa eguneratuta mantentzeko:

  • Higiezin baten titulartasun katastrala aldatzea (salerosketa, jaraunspena, dohaintza, administrazio emakida-gozamena-azalera eskubide bat eskuratzea, epai judiziala…).
  • Obra berri baten deklarazioa, lehendik dagoen higiezin batean handitze lan bat edo eraikinaren konfigurazio berria dakarren birgaitze osoa edo partziala egitea.
  • Higiezin bat bereiztea edo zatitzea. Lehendik alta emanda dagoen higiezin baten zatiketa horizontala.
  • Bi higiezin edo gehiago elkartzea.
  • Higiezin baten erabilera edo zertarakoa aldatzea (lokal bat etxebizitza bihurtzea…).
  • Eraikinak botatzea.
  • Bestelakoak.

Hautatu kontsultatu nahi duzun informazioa: